argia.eus
INPRIMATU
70 urteko emakumearen etxe kaleratzea gelditzea lortu dute Donostian
  • 70 urteko alargun donostiarrak 689 euroko pentsioa du eta alokairuko bost kuota zor dituelako etxetik kaleratzeko demanda jarria dio Coral Homes funts putreak. Salaketak eta gizarte mobilizazioak fruituak eman dituela azaldu dute aktibistek: “Funts putreak email bidez jakinarazi digu Ramonaren etxegabetzea 60 egunez bertan behera utziko duela”.

ARGIA @argia 2021eko irailaren 21a

Hilaren 27an etxetik kaleratzeko demanda jarria du Coral Homesek emakume donostiarraren kontra; semeak amarena zen etxea abal moduan erabili ondoren galdu zuen etxea. Kaleratzeak Stop, Alokairu Benta Berri eta Inquilinos Azora plataformak egindako presioari eta bitartekaritza lanari esker, denbora irabazi dute, irtenbide bat bilatzeko.

Albiste honetan kontatu genuen Ramonaren historia.