Altsasu. El caso Alsasua liburua aurkeztu dute. Aitor Agirrezabal da egileetako bat, eta bera izan dugu gaur Hizpidean proiektuaren nondik norakoak gertutik ezagutzeko.
Altsasuko herriak eta bereziki auzipetutako 8 gazteek jasandakoak kontatu dizkigu, eta nola Estatuko komunikabideek Altsasu erabili duten irudi beldurgarri bat zabaltzeko. Beste hainbat konturi buruz ere aritu zaigu Aitor Agirrezabal.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai:
Audioa Hala Bedi irratiaren webgunetik ekarri dugu gurera, CC-By-SA lizentziari esker.