argia.eus
INPRIMATU
6,87 milioi euroko kostua izango dute Zaldibarko lanek
  • Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailak kaleratutako txosten baten arabera, Zaldibarko lanek BEZik gabe ia 7 milioi euroko gastua eragingo dute. Gastu horiek Verter Recycling enpresak ordainduko dituela espero du Jaurlaritzak, baina EAEko Gobernuak dirua aurreratu du tramiteak aurreratzeko. Gastu horien barruan ez dira sartzen Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze lurpetik ateratzeko lanak.

Maria Ortega Zubiate @ortegazubiate 2020ko apirilaren 07a
Zaldibarko luizian lanean erreskate taldekoak. Argazkia: El PeriĆ³dico.

Otsailaren 11tik aurrera hasitako lanen gastuak batzen ditu txostenak. Bertan, hamaika enpresaren kontratuak eta zenbait adituren elkarlana zenbatzen dira. Enpresa horiekin duten kontratua uztailera arte luzatzen da. Afvalorg Stortgas BV NL9037, Bategin, Saitec, Iragaz Watin, I-Ingenia, Geotop, Leo Aerial, Ingelur, Lurgintza, IGR eta UTE Eitzaga dira Zaldibarko lanetan aritu diren enpresak.

Bestalde, otsailaren 11n bertan, luizia gertatu eta bost egunera, bi txosten eskatu zituen Jaurlaritzak, bata hondakinen hasierako egoerari buruzkoa suteen kontrolerako, eta bestea “desgasifikazioari” buruz. Dioxina eta furanoen neurgailuak eta inguruak 3D-n aztertzeko makinak jarri zituzten. Geologoak, obra zuzendariak eta “maila altuko aditu talde” bat ere kontratatu zituzten luiziaren arrazoiak aztertu zitzaten.

Dena den, gastu handiena UTE Eitzaga aldi baterako enpresa elkarteak egindako lanek sortu dute. Enpresa horrek hondakinak pilatzeko depositu berriak eraiki zituen 5,85 milioi euroko kostuarekin. Ekintzen koordinazio eta kontrol teknikoa I-Ingenia enpresaren gain utzi du Jaurlaritzak