argia.eus
INPRIMATU
650 euro nahikoak al dira duin bizitzeko?
  • Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren erreformaren gainean azalpenak ematen ari zela, 650 eurorekin duin bizi daitekeela esan zuen asteazkenean Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enplegu sailburuak.

Xalba Ramirez @xalbaram 2017ko ekainaren 02a

Victoria Angeles Molina Afectadxs por Lanbide plataformako kideak, 2017ko otsailaren 20an  Legebiltzarrean egin zuen agerraldian, DSBE rekin bizitzeko kalkulu ariketa egin zuen (bideoa osorik hemen).

4 kideko familian hilabetea pasatzeko 160 euro baino ez zituztela salatu zuen Angelesek, gehiengoa alokairuan eta argindarrean joaten delako. Erreformak DSBE-ren indizeak aldatu nahi dituen arren (hemen proposatu duen sistema), bistan da laguntzak ez duela oinarrizko beharrak asetzeko adina ematen.

2015ean pobreziaren muga hilean 667 eurotan kokatu zuten bitartean, 650 eurorekin duin bizi daitekeela esateak zalaparta sortu du erreformaren aurkarien artean. Sarean aurpegiratu diote berak 87.779 euro kobratzen dituela urtean.