argia.eus
INPRIMATU
64 urteko espetxe zigor eskaera lau independentista galiziarrentzat
  • Lau independentista galiziarrentzat Espainiako Audientzia Nazionalak 64 urteko espetxe zigorra eskatu du. Diario Liberdadek argitaratu duenez, “Resistencia Galega” antolakundean parte hartu izana egozten diete eta estatu espainiarrak eta PPk erakunde hau terroristatzat dute.

Xuban Zubiria @xubanzubiria 2013ko ekainaren 28a
Epaiketa politikoa izan dela salatu dute Galiziako hainbat eragile eta mugimenduk. Argazkia: ABC

Epaiketa politikoa izan dela salatu dute Galiziako hainbat eragile eta mugimenduk. Epaia froga zehatzik gabe eta espekulazio politiko polizialetan oinarritu dutela salatu dute, tartean froga bezala onartu dituzte, lau galiziarrek zituzten panfleto politikoak.

“Resistencia Galega” 2005ean “Galiziako Erresistentziaren Manifestua”ren pean eratu zen. Nazio askapen eta sozialismoaren alde jarduten duen erakundea da. Hainbat kale borroka eraso leporatzen dizkiote, tartean higiezinen enpresa eta estatatuko sindikatuei egindako erasoak. Baita hainbat lehergailu eta atentatu egin izana ere 2005. urtetik ona. Erakundearen aurkako azken atxiloketa Urtarrilaren 8an izan zen Ames herrian (Acoruña).