argia.eus
INPRIMATU
60 atxilotutik gora etxe bateko festan AEBetako Poliziak, 30 gramo marihuanagatik
  • AEBetako Georgiako estatuan, poliziak 60 gaztetik gora atxilotu zituen Atlanta hiriko kanpoaldean etxe batean egiten ari ziren festan, Democracy Now gunean jaso dutenez. Marihuana pixka bat aurkitu zuten bertan.

ARGIA @argia 2018ko urtarrilaren 11
60 lagun atxilotu zituen Poliziak marihuana 30 gramo marihuanagatik.

30 gramo marihuana topatu zituen poliziak etxe hartan eta 60 lagunetik gora atxilotu. 15 urtetik 31 bitarteko kideak dira, gehienak beltzak.

Gazte hauek salatu dutenez, polizia etxean inongo baimenik gabe sartu zen, eta denak atxilotu zituzten ikusi zutenean ez zirela gai marihuana poltsatxo hori norena zen jakiten.