Bost eta zazpi urte bitarteko haurrei genitalak moztu dizkiete Burkina Fason eta 30 guraso eta emagin atxilotu dituzte zerikusia dutelakoan.
1996an debekatu zen genitalen mutilazioa, hala ere, 60 haur izan dira ospitaleratuak odol-galtzeak eta infekzioak dituztelako. Klitoria eta baginak ezpainak moztu dizkiote, hurrenez hurren.
Atxilotuak izan diren guraso eta emaginek, soilik sei hilabete eta hiru urte bitarteko kartzela-zigorrera kondenatuko dituzte.
UNICEF erakundearen arabera, emakumeen %75 mutilatua izan da Burkina Fasoko historian eta soilik %9 dago praktika honen alde.
Gaineratu du, mundu osoan guztira, 200 milioi emakume inguruk pairatu dutela genitalen mozketa. Batez ere, Somalian, Ginean eta Yibutin emakumeen %90ak jasan du legez kanpoko ebakuntza hau.