Generalitatearen Madrilgo egoitzan Diadaren harira ospatu zen ekitaldia eten zuten erasotzaileetako sei atxilotu ditu poliziak. 23 eta 56 urte arteko bost gizon eta emakume bat dira ustezko errudunak. Poliziaren arabera, atxiloketa gehiago egin litezke datozen orduetan.
Hamabost pertsona inguruko taldea Kataluniako ordezkariek bilgune zuten La Blanquerna egoitzan barneratu zen atzo, eskuin-muturreko ikurrekin eta espainiar banderekin, "Katalunia Espainia da" lelopean. Bost lagun zauritu zituzten eta gas negararazlea jaurti. TV3eko kamera batek hartutako irudiek ederki biltzen dute gertatutakoa: