5G teknologia garatzen ari zela aurkeztu zenetik, mundu mailako hainbat pertsona eta talde kanpaina egiten ari dira hori geratzeko. Gizakia desagerrarazteko gerra-arma eta giza-dominazio eta kontrolerako tresna izatea dira 5Garen aurka egoteko erabiltzen dituzten arrazoietako batzuk.
2016ko ekainaren 20an, duela hiru urte, AEBetako Komunikaziorako Batzorde Federalak 5G teknologia garatzeko “lasterketa” hasi zela iragarri zuen. Teknologia berria argitaratu eta gutxira Service Provider Strategies elkartearen esan zuenez, 2024rako 5G teknologiak haririk gabeko zerbitzuen bidezko diru-sarreren %26a eragingo du. Ahots asko daude, baina, teknologia honek sortuko dituen arazoak argitaratu eta haien aurka agertu direnak.
Mediku, zientzialari eta ekologista batzuen aditu-talde batek 5G teknologiaren alde txarrak plazaratu ditu txosten batean, eta mundu mailako deiadarra zabaldu dute 5Garen ezarpena gelditzeko sinadurak biltzeko asmoz. Talde honek txostenean azaldu du, oinarria lurrean edo espazioan izango duen teknologiak irradiazioarekiko esposizioa asko handituko duela. “Aurrekaririk gabeko aldaketa klimatikoa ekarriko du teknologia berri honen ezarpenak. Oraindik ez dakigu zenbatekoa izango den teknologiak ondo lan egiteko behar izango duen irrati-frekuentzia igorleen dentsitatea. Lurrean milioika 5G igorle jarriko dira lehenengo urteetan, eta espaziora 20.000 satelite gehiago bidaliko dira” esan diote.
5G teknologia bidez datuak igortzeko uhin milimetrikoak erabiltzen dira; solidoetan barrena gaizki transmititzen diren uhinak dira hauek, eta honek 100 metroro 5G igorle bat egotea eragingo du. Aurreko internet generazioen antenek eremu zabal batean zabaltzen zuten seinalea, irradiazio gutxiago eraginaz. Beraz, generazio berri honekin datuak transmititzeko oinarrizko estazioek gaur egun baina ehun aldiz potentzia gehiago izango dute, horrek osasunean duen eraginarekin.
Aditu-taldeak irrati-frekuentziek osasunaren gainean dauden eraginak frogatzen dituzten 10.000 ikerketa baina gehiago daudela baieztatu du: gene alteratuak, metabolismoko alterazioak, minbiziak, DNAn kalteak, erradikal askeen igoera… Talde honek 4G eta 5G teknologien arteko ezberdintasun kualitatibo eta kuantitatiboak azalduz amaitzen du txostena, eta teknologia berria debekatzea eskatu du.
Debekatzeko eskakizuna sinatutakoak
Hainbat akademiko eta adituk sinatu dute 5G teknologia debekatzeko nazioarteko eskakizuna: Lauraine Margaret Helen Vivian antropologo hegoafrikarrak, Don Maisch ikertzaile australiarrak, Girish Kumar ingeniari indiarrak, Carlos Sosa aditu kolonbiarrak… baina hauen guztien artean, deigarriena Mateusz Morawiecki da, Poloniako Lehen ministroa. Polonian Varsovia, Gliwice eta Lodz hiriak 5G teknologiaren probarako erabiltzen ari dira, eta horregatik sinatu du Lehen ministroak. Honek politikari eta instituzio gehiagok sinatzea ekar dezake, baita nazioarteko instituzioek ere.
Bigarren Gerra Hotza?
Nicholas Negroponte informatiko eta arkitekto estatubatuarrak El País egunkari espainiarrean izandako elkarrizketan 5G teknologia ez dela hain iraultzailea izango adierazi du. Hala ere, Nagropontek dio AEBek sektore teknologikoan lehen herrialdea izateari utzi ziotela duela hamabost urte: “Aktore nagusiak jada ez dira enpresa amerikarrak. 5G eta Huaweiekiko bat-bateko interesak bereziki harritzen nau, 5Ga ez baita saltzen diguten bezain garrantzitsua” adierazi zuen.
Benetako aldaketa 3Ga izan zela esan du, eta etorkizuna baldintzatuko duen teknologia fusio nuklearra izango dela baieztatu: “Norbaitek fusio nuklearra dominatu ezkero, jokoaren arauak aldatuko ditu. 5Ga ez da iraultzailea izango. Eta Txinak 5Garen eremuan egiten duenari begiratuz gero, besteak beste, AEBekiko oso aurreratuta dagoela ikus dezakegu”.