Jatorri eta kultura anitzeko jendea mahai beraren bueltan bazkaltzeko edo afaltzeko elkartzen dituen Bizilagunak ekimena egin dute igande honetan. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 2.500 herritarrek baino gehiagok hartu dute parte zazpigarren edizio honetan.
“Oso alderdi intimo baten, gure etxeen, ateak zabaltzeko modu bat” da ekimena. Auzo, inguru edota herri bereko familia, lagun-talde edo norbanakoak elkartu eta “ateak zabaltzen dizkiote kultura aniztasunari; ateak ixten dizkiete migratzaileak eta errefuxiatuak arbuiatzea dakarten mezu populistei”. Izan ere, arrazakeria eta xenofobia zabaltzeko baino balio ez duten zurrumurru faltsuei jaramonik egiten ez dietela eta elkarbizitzaren aldeko apustua egiten dutela aldarrikatzeko modua ere bada egitasmoa.
Ikusi Araba eta Gipuzkoako hainbat otorduren argazkiak: