Iruñeko Udalak 164 plaza eskaini ditu euskaraz haur eskoletan, eta 58 haur geratu dira tokirik gabe, %26 baino gehiago. Arrotxapea auzoan 31 haur geratu dira plazarik gabe eta Txantrean 27.
Iruñeko gurasoen aspaldiko eskaria da: euskarazko plazen eskaintza handitu eta plaza horiek hainbat auzotan banatu. Bigarren eskaerari erantzun xumea eman dio Udalak. Orain arte Txantrea auzoan zeuden euskarazko plazak eskaintzen zituzten bi haur eskolak, eta aurten bata Txantrean dago eta bestea Arrotxapean. Lehenengo eskaerari ordea, entzungor egin dio. Iaz 164 ziren euskarazko plazak eta aurten ere bai. Euskarazko plazak eskaini diren bi haur eskoletan 222 euskarazko plaza eskatu dituzte gurasoek. %26 plazarik gabe geratu da.
Kontseiluaren baitan biltzen den Iruñeko Euskalgintzak Euskalerria.eus-en adierazi duenez, gainerako auzoetan ere euskarazko plazak eskaini behar lituzke Udalak, eta horrela, iruindarren euskaltzaletasuna nabarmenago agertuko litzateke. Izan ere, Txantrea eta Arrotxapea ez beste auzoetan gurasoek ez dute euskarazko plazarik eskatu seme-alabentzako bai baitakite ez dela halakorik eskaini. Egiazko euskarazko eskaria neurtu nahian, iaz galdeketa egin zuten gurasoen artean eta 466 haur euskarazko haur eskoletan matrikulatzeko nahia agertu zuten.
Euskarari Puzka azken kanpainan 16.000 saski saldu dituzte, eta euskararen alde lan egiten duten elkarteentzat bideratuko zaie lortutako etekina.
“Ikae” edo “igae” bezala transkribitu ditu aurkituriko ikurrak Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendaritza Nagusiko ikertzaile taldeak. Duela 2.000 urteko "baskoierazko" idazkun bat izan daitekeela diote ikerleek, baina garai hartako hizkuntzei... [+]
Premiazko txostena eskatu dio Nafarroako Kontseiluari. Behin betiko onartzeko aurretiazko urratsa da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak aurreko dekretuaren zati batzuk baliogabetu eta bost urtera.
Barañaingo EH Bilduk salatu du Barañaingo Udalak haur eskoletarako hezitzaileen deialdian euskarazko eta gaztelaniazko azterketak egun eta ordu berean jarri dituela, eta hala, hautagaiak hizkuntza bat aukeratzera behartzen dituela.
Euskaltzaleen Topaguneko kideek euskara sustatzeko jarreren inguruko datu kezkagarriak hauteman dituzte. Hori dela eta, Gero eta aldeko gehiago gizartean ikerketaren bidez, herritarrak euskarara hurbiltzeko estrategia berriak landu dituzte. Horretaz mintzatu dira, apirilean,... [+]
Hezkuntzak aurreikuspena zuzendu eta onartu du institutuak Zientzia, Humanitate eta Gizarte Zientzien Batxilergoko lehen mailan bi talde izaten jarraitzea.
Barañaingo Alaitz institutuko 26 ikasle batxilergoko zerrendatik kanpo gelditu dira, Nafarroako Hezkuntza Sailak gela bat murriztu duelako. Murrizketa salatzeko mobilizazioa egin dute.
Administrazioan Euskaraz taldeak Nafarroako Kontseiluaren jardun euskarafobikoa salatu du ekintza baten bidez. Nafarroako Gobernuak euskarako dekretua prestatzen bost urte eman ondoren, Nafarroako Kontseiluari zirriborroa aurkeztu dio.
Atzo eguerdian, Mañeruko herriko plazan egindako ekitaldian, diploma bana eman zieten zortzi eta hamabi urte arteko ibarreko 45 haur euskaldunei. Horretaz gain, Oskar Alegriak umeokin ondutako film laburra estreinatu zuten.
Hilaren 29tik aurrera Sortzen Guraso Elkarteak Jauzi.eus bilatzailea martxan jarriko du. Xedea da euskararen normalizazioa bultzatzeko dagoeneko eskaintzen den aisia atari digital bakarrean biltzea.