argia.eus
INPRIMATU
5.700 euroko isuna ezarri diete Parisen kateatzeagatik atxilotutako Aitzinako zazpi gazteei
  • Asteartean atzeman zituzten Parisen, Aitzinak Jusitizia Jauregian presoen alde egindako protestan. Ordutik preso atxiki dituzte polizia etxean.

Topatu.eus @topatu_eus 2017ko urtarrilaren 03a

Epaitegitik pasa ondoren aske utzi dituzte asteartean Parisen kateatutako Aitzinako zazpi gazteak. Polizia etxean hiru egun igaro ondoren, atzo pasatu ziren epailearen aurretik, berehalako auzian. Epaileak 700 eta 1.000 euro arteko isunak eskatu ditu kateatutako gazte bakoitzarentzat: 5.700 euro orotara. Etxera bidean dira jada gazteak, eta ongi torria egingo diete Baionan, 12:30ean.

Madrilgo Espetxe Erakundeen Idazkaritza Nagusian eta Pariseko Jusitizia Jauregian kateatu ziren asteartean Ernai eta Aitzina gazte antolakundeetako kideak, preso politikoen aurkako salbuespen neurriak salatu eta EPPK babesteko asmoz. “Babes eta elkartasun osoa” erakutsi nahi izan diete gazteek kolektiboak abiatu berri duen barne eztabaidan.

Albiste hau Topatuk argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra