argia.eus
INPRIMATU
55 urteko emakumea hil duen Senpereko gizona gaur deituko dute fiskaltzaren aurrera
  • Emakumearen gorpua ostiral gauean aurkitu dute jendarmeek, Armillac Lot-et-Garoneko (Akitania) bere etxebizitzan. Atxilotzean, gizonak bikotekidea berak hil duela onartu du.

Iraitz Madariaga Etxebarria 2021eko ekainaren 14a
2018ko emakumearen eguneko martxa, Baionan. Argazkia: EiTB

Ostiralean emaztea hil duen 64 urteko senperetarra ekainaren 14rako deitu dute Agengo Auzitegiaren aurrera. Dolozko hilketagatik ikerketa jarriko da abian. Iturri judizialek jakinarazi dutenez, bikotekidearen borondatezko hilketagatik inputatu nahi du Fiskaltzak. 

Jendarmeek ostiral gauean aurkitu dute 55 urteko Jocelyne Royeren gorpua, Armillac Lot-et-Garoneko (Akitania) bere etxebizitzan. Handik gutxira, bere bikotekidea atxilotu dute, eta gizonak emaztea labankatuta hil duela onartu die segurtasun indarrei. Ordudanik, behin-behineko atxiloaldian egon da, Lot-et-Garonneko fiskaltzaren esku. 

Daturik zabaldu ez den arren, Senpereko alkateak Euskadi Irratiari jakinarazi dio gizonak hamabi urte zeramatzala herrian bizitzen. Bestalde, Naiz hedabideak argitu du, polizia iturrien arabera, gizonezkoak ez zeuzkala aurrekari penalik, eta emakumeak ez zuela indarkeria matxistagatik salaketarik aurkeztu.

Hildako emakumeak

Berria egunkariak argitaratutako datuen arabera, 2003 urtetik hona, 110 emakume hil dituzte; horietatik 27, Ipar Euskal Herrian.