argia.eus
INPRIMATU
5.400 etxebizitza hutsik Iruñean
  • Aldi berean, badira hirian 4.800 pertsona etxebizitza bila, Iruñeko Etxebizitzaren inguruko 2015eko Txostenaren arabera.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2015eko urriaren 15

Ikerlan honek azaltzen duenez, Iruñean 5.426 lirateke egun hutsik dauden etxebizitzak eta beste 4.838 urte osoan erabiltzen ez direnak.  Bestalde, 4.800 pertsona dira etxe behar handia edo premiazkoa dutela aitortzen dutenak, datozen lau urteotara begira. Pertsona hauek diotenaren arabera, nahiago alokaera erosketa baino.   

Ikerlanaren beste datu garrantzitsu bat da familia guztien %7,6k etxe aldaketa bat beharko dutela hemendik lau urtetarako epean.

Oharra: Euskalerria Irratitik ekarritako albistea lizentzia libreei esker.