argia.eus
INPRIMATU
54 urteko langile bat hil da Cintruenigon
  • Foruzaingoaren arabera, hamabost metrotik erori da, industria-nabe bateko teilatua hondoratuta.

Izaro Villarreal Lauroba 2023ko azaroaren 27a
Foruzaingoa, lan-istripua izan den eraikinaren alboan // Argazkia: Noticias de Navarra

Beste lan istripu hilgarri bat gertatu da astelehen goiz honetan, 09:18ean, Cintruenigon (Nafarroa). 54 urteko langile bat zendu da herriko industrialdean, industria-nabe bateko teilatua hondoratu denean. Foruzaingoak jakinarazi du hamabost metrotik erorita hil dela.

Foruzaingoa, suhiltzaileak eta osasun zerbitzuak bertaratu dira ezbeharra eman den tokira, baina osasun zerbitzuek ezin izan dute ezer egin. Foruzaingoak bere gain hartu du gertatukoa ikertzeko ardura.