Abstentzio-tasa %47koa izan da, 2016an baino baino %7 handiagoa.
Estefania Beltran de Herediak igorritako datuei erreparatuta, Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetan inoiz izandako parte hartze txikiena jazo da uztailaren 12an; %47koa izan da abstentzioa.
Herrialdeka begira, Bizkaian izan da parte hartze txikiena. %51,9ek (-%8,5) eman dute boza bertan, %51,6k (-%8,1) Araban, eta 54,4k (-%4,9), berriz, Gipuzkoan. 2001etik hona, beheranzko joerari eutsi diote Eusko Legebiltzarreko hauteskundeen parte hartze emaitzek.