argia.eus
INPRIMATU
53 urteko langile bat hil da Aramaion, arotz lanetan ari zela
  • Aurten Euskal Herrian lanean hil den 26. langilea da, gutxienez.

IƱaut Gonzalez de Matauko Rada @inautogdm 2022ko maiatzaren 13a
(Argazkia: ELA)

ELAk jakinarazi duenaren arabera, atzo 53 urteko langile batek bizia galdu zuen Aramaion (Araba), arotz lanetan ari zela. Dirudienez, egurrezko baranda bat muntatu behar zuen beharginak balkoi batean, baina bertatik erori eta larriki zauritu ostean, hil egin da langilea.

Gutxienez 26 langile hil dira aurten Euskal Herrian; ELAk eraikuntza sektorean dauden lan baldintza gogorrak eta prekarietatea salatu ditu. Lan heriotza hau eta lan-prekarietatea salatzeko, gehiengo sindikalak elkarretaratzea egingo du datorren astelehenean, maiatzak 16, Oñatiko plazan, 12:30ean.