2003-2007 bitartean torturatu zituzten 71 presori, 5,28 milioi dolar ordaindu dizkie Abu Ghraibeko presoak torturatzeko agindu zuen AEBtako kontratista enpresa baten filialak Al Jazeerak jakinarazi duenez. CACI kontratista ere epaiketaren zain dago antzeko akusazioekin.
Sententzia honek, erakusten du Abu Ghraiben preso egondakoen abokatuek eginiko esfortzuek, lehen aldiz, emaitza onak eman dituztela erakusten du.
Baher Azmy, preso ohien abokatuak adierazi duenez 71 presoek zegokien dirua jaso dute. Abokatuak ez su esan dirua nola banatu duten. Al Jazeerak azaldu duenez, hitzarmen bat dute sententzian jasotako dirua nola banatu zuten isilpean gordetzeko. “Oso gustura gaude akordio honekin, kontratista bakoitzak eginikoaren gaineko ardura hartzen duelako eta biktimei justizia moduko zerbait ematen zaielako".