argia.eus
INPRIMATU
50.000 herritarrek boza emateko aukera izango dute igandean Busturialdeko eta Arrigoarriagako galdeketetan
  • Apirilaren 2an 18 herritako biztanleek estatus politikoari buruzko galdeketan parte hartzeko aukera izango dute. Dagoeneko 72 herritan egin dituzte herri galdeketak eta datozen hilabeteetan 100 herri baino gehiagora iritsiko dira.

Ane Eslava Serrano @eslavaane 2017ko martxoaren 31

Igande honetan Busturialdeko 17 herritako eta Arrigorriagako biztanleen txanda da. 49.346 herritar daude deituta botoa ematera, 39.146 Busturialdean eta 10.200 Arrigorriagan. Horretarako, boluntarioz osatutako 48 mahai baliatuko dituzte. Goizeko bederatzietan irekiko dituzte mahaiak eta arratsaldeko zortzietan itxi.

Maiatzaren 7an eta ekainaren 18an izango dira hurrengo herri galdeketak. Maiatzaren 7an Debabarrenan, Lea-Artibaien, Urola Kostan eta Uribe Kostan izango dira, besteak beste; eta ekainaren 18an Basaburuan, Bortzirietan, Imotzen, Mendialdean eta Sakanan.  Urtea amaitzen denerako 600.000 herritar bizi diren eremuetara iristea aurreikusten du Gure Esku Dagok.