Indarkeria, Arrazismoa, Xenofobia eta Intolerantziaren kontrako Batzordeak proposatu du Osasuna futbol taldeari 50.000 euroko isuna jartzea, "Indar Gorri zale-talde biolentoa babestu eta fabore-tratua emateagatik".
Pasa den ekainaren 2an, Valladolid eta Osasunaren arteko partidarako Indar Gorriko zenbait kideri sarrerak emateagatik zigortu nahi dute Osasuna. Sadar hilabetez ixteko proposamena ere egin du Batzordeak.
Iturriak: Espainiako Barne Ministerioa / Europa Press