argia.eus
INPRIMATU
50.000 aleak agortu ziren larunbatean
2003ko ekainaren 23a
Larunbatean (21) plazaratu zen "Berria" egunkariaren lehen zenbakia. Kaleratutako 50.000 aleak agortu egin ziren. Euskal Herriko, Herrialde Katalanetako, Galiziako eta Irlandako hainbat argitalpenetako zuzendariek ere euren babesa eman zioten Donostian egunkari berriari. Paperean ezik Interneten ere irakurri ahal izango da "Berria" www.berria.info web gunean. Bestalde, Xabier Alegria, Xabier Oleaga eta IƱaki Uriaren aldeko bilkurak hilero, hogeigarren egunean egingo dira aurrerantzean.