Goazen aitzina kolektiboak EITBren Baionako ordezkaritza –bulegoa eta zuzeneko bost lanpostuak– mantentzearen aldeko 5.000 sinadura bildu ditu hilabeteko epean. Kolektiboko kide Jean Haritschelhar Euskaltzaindiko lehendakari ohiak, bestalde, Iparraldearen orena albistegiaren kudeaketa kritikatu du: "Lan egiteko modu honek haserretu egiten gaitu, EITBk modu prezipitatu eta inprobisatuan jokatzen duelako".
Goazen aitzina kolektiboko kideak eta EITBko langileak apirilaren 12ra begira daude orain, orduan erabakiko baitu EITBko zuzendaritzak Baionako ordezkaritza zein enpresak zuzenduko duen.