Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskaltzak 50na urteko kartzela eskatu du 2016ko urrian Altsasun izandako liskarrarengatik akusatutako sei pertsonarentzat, eta 62 eta erdikoa beste batentzat. Zortzigarrenarentzat hamabi urte eta erdikoa da eskaera.
Auzitegian aurkeztutako idatzian, fiskaltzak launa "eraso terrorista" leporatzen dizkie zazpi laguni (Jokin Unamuno, Oihan Ardanaz, Adur Ramirez, Iñaki Abad, Julen Goikoetxea, Jon Ander Cob eta Aratz Urrizola), eta delitu bakoitzagatik hamabi urte eta erdiko espetxealdia eskatzen du, orotara 50 urte bakoitzarentzat. Unamuno, Ardanaz eta Ramirez kartzelan daude azarotik.
Lesioak ez ezik "mehatxu terroristak" egotea egozten dio fiskaltzak Ardanazi, eta eskaerari beste hamabi urte eta erdi gehitzen dizkio horregatik: 62 urte eta erdi guztira. Zortzigarren auzipetuari ere, Ainara Urkijori, mehatxu terrorista leporatzen diote; hamabi urte eta erdikoa da harentzako espetxe zigor eskaera.
Hasiera batean Iruñeko epaitegi batean zen auzia epaitzekoa, baina azkenean Espainiako Auzitegi Nazionalera eraman dute, Auzitegi Gorenak ebatzi eta gero Altsasuko liskarretan guardia zibilek jasandako erasoak terrorismotzat jo daitezkeela, Covite biktimen elkarteak eskatu zuen bezala. Epaiketa hasteko data ez du oraindik jakinarazi Carmen Lamelak, auziaz arduratuko den Auzitegi Nazionaleko epaileak.
Akusatuen senideak saiatzen ari dira auzia Iruñeko Instrukzioko 3. Epaitegira itzul dadin, oraingoz alferrik. Gaia Eurolegebiltzarrera ere eraman dute; hala, 51 europarlamentarik publikoki eskatu dute auzia proportzionaltasunez epaitua izan dadila, eta ez dadila terrorismotzat jo.
Ostegun honetan estreinatu da Madrilen 2016ko Altsasuko gazteen atxiloketa eta auzipetzea ardatz dituen antzezlana La Abadia antzokian, Voxek zentsura kanpaina handia egin ondoren.
Giza Eskubideen Europako Auzitegiak ez du aintzat hartu Altsasuko gazteek epaiketa bidezkoa izan zuten aztertzeko eskakizuna. Auzipetutako gazteetako batek, Iñaki Abadek, eman du jakitera berria.
Espainiako Auzitegi Nazionalaren ebazpenean dago oinarritua erabakia eta dioenez, Altsasuko gazteak zigortu zituen ebazpenean ez zen terrorismorik aipatzen, beraz, ez administrazioak ez Auzitegi Nazionalak ezin dute terrorismoaren biktimen kalte ordainik onartu.
Estrasburgoko Auzitegiak onartu egin ditu Altsasuko kasuan kondenatu zituzten zortzi gazteetatik biren defentsek aurkeztu zituzten errekurtsoetako batzuk eta aztertuko du ea epaiketa justu bat izateko eskubidea urratu zitzaien.
Asteartean onartu diete hirugarren gradua Altsasu auzian auziperatutako Jon Ander Cob eta Julen Goikoetxeari.
Duela lau urte “batzuek” erabaki zuten lehen lerro politiko eta mediatikora eramatea, azken hamarkadetan Euskal Herriko leku ugaritan gertatu izan diren liskar horietako bat. Zazpi gazte eta herri oso bat deabru bilakatuta. Zurrunbiloaren erdian harrapatu zuen... [+]
Duela lau urte “batzuek” erabaki zuten lehen lerro politiko eta mediatikora eramatea Altsasu, azken hamarkadetan Euskal Herriko leku ugaritan gertatu izan diren liskar horietako bat. Zazpi gazte eta herri oso bat deabru bilakatuta. Zurrunbiloaren erdian harrapatu... [+]
2019ko urriaren 17an, Ertzaintzak 21 gazte atxilotu zituen Altsasuko gazteen eta Kataluniako independentziaren aurkako sententziak salatzeko Ernaik deitutako mobilizazioetan. Atxilotuetako hamabost deklaratzera deitu dituzte orain.
Altsasuko gazteak, haien gurasoak eta Altsasukoak Aske herri plataformako kideak hedabideen aurrean agertu dira lau urteko ibilbidean gazteen auzian elkartasuna azaldu duten guztiei eskerrak emateko. Etapa bat ixteko garaia dela adierazi dute.
Giza Eskubideen Europako Auzitegian helegiteak aurkeztu dituzte auzipetuen abokatuek. Tramiterako onartzeko zain daude.
Auzipetuen egoera nabarmen aldatu delako, Altsasu Gurasoak taldeak eta Altsasukoak Aske herri plataformak ostiralero elkarretaratzeak egiteari utziko diote. Kontzentrazioei amaiera emateko ekitaldi berezia antolatu dute ostiralean.
Irteerak egiteko baimenik ez zuten Altsasu auziko bi gazte bakarrak ziren. Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintza Epaitegiak hirugarren gradua ukatu die, baina 100.2 artikulua onartu.