argia.eus
INPRIMATU
50 kamera gehiago ezarriko dituzte Bilboko tranbian “segurtasuna” argudiatuta
  • Bilboko geltoki guztietan kamerak ezarriko dituela adierazi du Euskal Trenbide Sareak. Gaur egun ezarrita dauden tokietan ez ezik, beste hamalau geltokitan jarriko dituzte.

Aitor Gurrutxaga Muñagorri 2023ko ekainaren 22a
Bilboko tranbia Arriaga antzoki parean Bilboko tranbia Arriaga antzoki parean

Emakumeen segurtasuna bermatuko dutelakoan ezarriko dituzte 50 kamera Bilboko Tranbiaren geltoki guztietan. Gaur egun ezarrita dauden tokietan ez ezik, beste hamalau geltokitan jarriko dituzte. Bakoitzean lau kamera jarriko dituzte, espaloiaren bi aldetan eta markesina bakoitzean. Aipatu kamerak Atxuriko egoitzara daude konektatuta, eta irudiak zuzenean ikusteaz gain 30 egunez gordetzeko gaitasuna izango dute.

Eusko Jaurlaritzaren asmoen artean dago “segurtasun gabeziarekin” amaitzea, eta horri erantzuten diete trenbide sarean martxan jartzen ari diren ekimenek. Aipatu dute, segurtasunean “aurrera pausua” izango dela, eta batez ere emakumeengan izango duela eragina.

Non jarriko dituzte?

Gaur-gaurkoz Abandon eta Atxurin bakarrik daude kamerak,. Orain, ordea, Bolueta, Abusu, Ribera, Arriaga, Pío Baroja, Uibitarte, Guggenheim, Abandoibarra, Euskalduna, Sabino Arana, San mamés, Hospitaleak, Basurto eta La Casillan ezarriko dituzte. Urte amaieran hasiko dira kameren instalazioekin.