Erasoa gertatu eta berehala lau pertsona atxilotu dituzte. Bat erasoan parte hartzeaz akusatua, hiltzailea izatearen susmopean dago. Beste bi ikerketapean daude. Laugarrena libre.
Poliziaren buru Mike Bushek baieztatu duenez, arma automatikoekin egindako tiroketak Christchurcheko bi meskitatan izan dira. 49 pertsona hilda daudela esan du, eta 40 inguru zaurituta. Beraz, hildakoen eta zaurituen kopurua aldatuz joanen da. Bi meskitetan 400 pertsona inguru omen zeuden atentatuak gertatu zirenean.
Zeelanda Berriko Jacinda Ardern lehen ministroak “eraso terroristatzat" jo ditu atentatuak. “Hildakoak gure migratzaileen komunitateko kideak dira, Zeelanda Berria euren etxea da”, gehitu du.
Meskitako kideak bertako herritarrak direla adierazteaz batera, mezkita guztiak ixteko deia egin dute agintariek.
Arrazakeriari eta faxistei erreferentziak
Erasotzaileak erabilitako armen kargagailuetan hainbat idazki agertu dira. Horietan irakur daiteke migratzaileen aurkako erasoen erreferentziak, eraso arrazistak egindako hainbat pertsonen izenak eta kristauen eta musulmandarren arteko gerrak. Hainbat hedabidek adierazi dutenez, horietako bat da Josue Estebanez. 2007n Madrilgo metroan Carlos Palomino gaztea labankadaz hil zuen faxista.