argia.eus
INPRIMATU
50. Bertso Eguna, urtarrilaren 26an BaraƱainen
  • Bertso Egunak eta Bertso Eskolen Egunak bat egingo dute; hala, bertso eskola izango du ardatz arratsaldeko emanaldiak.

ARGIA @argia 2018ko abenduaren 20a

Herriko auditorioan egingo da bertso emanaldia, 19:00etan hasita. Gai bezala bertso eskolak hartuta, kantuan arituko dira Beñat Gaztelumendi, Julio Soto, Maddalen Arzallus, Maialen Lujanbio eta Xabat Gallatebeitia. Nerea Ibarzabalek eta Edurne Azkaratek prestatu dute emanaldia.

Saio horretarako sarrerak, baita bazkarirako txartelak ere, Bertsosarrerak.eus webgunean eskura daitezke.

Egitarau osoa, bestealde, Bertsozale.eus webgunean kontsulta dezakezue.