argia.eus
INPRIMATU
5 eta 11 urte arteko umeak txertatzen hasi dira Ipar Euskal Herrian
  • COVID-19ari dagokionez, abenduaren 22an hasi dute umeei zuzenduriko "hautuzko txertaketa" Ipar Euskal Herrian. Desadostasunak eta ulertu ezinak areagotzen ditu azken neurri honek.

ARGIA @argia 2021eko abenduaren 23a

"Birusaren zirkulazio biral handiko testuinguru honek areagotzen du berehala bideratu beharreko [5 eta 11 urte arteko] umeen txertaketaren beharra", Frantziako Txertaketa Estrategiaren Batzordearen hitzak dira. Baimena emanik, atzo, abenduaren 23an hasi ziren umeen txertatzen Ipar Euskal Herrian ere. CCNE Etikari buruz Kontsultatzeko Batzorde Nazionalak eta HAS Osasunari buruzko Goiko Autoritateak ere haien baimena bideratu zuten aste hasieran.

Txertaketa hautuzkoa da oraingoz haurrentzat eta gurasoekin joan beharko dira txertatze zentrora. Hamabi eta hamazazpi urte arteko gazteen kasuan bezala –hauen %79 da txertaturik Frantziako Estatuan–, gurasoek inprimaki bat bete beharko dute baimena emateko. Sekulako eztabaida sortzen du gurasoen artean neurri berri honek, jadanik hor zeuden haserre eta desadostasunak areagotuz. Helduei dagokionez, hirugarren dosiaren kanpaina aurrera doa

Abenduaren 21ean plazaratutako datuen arabera, Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa barne dituen Pirinio Atlantikoetako departamenduan intzidentzia tasa 503,8koa da 100.000 biztanleko. Omicron aldaera berriarekin kutsatzeak emendatuz doaz, abiadura handian.