Martxoaren 11n Itsasun egin dute euskararen aldeko Tokiko xarten izenpetze ekitaldia, ekimenaren sortzaile diren Itsasuko herriak eta Euskal Konfederazioa elkarteak antolaturik. Lurralde hizkuntzen eta hizkuntza gutxituen aldeko Eurokartaren tokiko deklinabidea da Tokiko xarta eta oraingoz Ipar Euskal Herriko 49 herrik izenpetu dute.
Itsasuko Herriko Etxea izan da aitzindaria Xarta Euskal Herrian ezartzen eta herrietara zabaltzen. Izan ere, Mikel Hiribarren auzapezak Itsasuko izenpetze ekitaldian oroitarazi zuenez, Itsasuko Herriari zerrenda izan zen Europako Kontseiluako ordezkariekin harremanetan hasi zen lehena, Tokiko xartari buruzko xehetasunak jakiteko, 2020ko herriko bozen aurretik.
Itsasuko Herriko Etxea eta Euskal Konfederazioa 2021. urte hasieratik ari dira Tokiko xarta herriz herri azaltzen eta berau izenpetzea sustatzen. Dagoeneko 70 herritan eta Euskal Elkargoko lurralde poloetan aurkeztu dute. Horrez gain, Itsasuko euskara batzordeko hautetsiek eranskin bat landu dute herriei euskararen aldeko neurriak hautatzen laguntzeko, eta xarta herriko kontseiluetan bozkatzeko deliberazio modeloa proposatu dute.
Euskal Konfederazioko ordezkariak eta Itsasuko herriko etxekoek dei egin diete Ipar Euskal Herriko herri guztiei, desmartxan sartzera. Tokiko xarta garatzeko eman nahi dituzten hurrengo urratsak hauek dira: xarten segipenaz arduratuko den aditu batzordea otsatzea eta ibilmoldea finkatzea.
Euskal Elkargoari ere deialdia luzatu diote, alde batetik Tokiko xarta sustatzen lagundu dezan, eta bestetik sortu nahi duten aditu batzordeko kide izan dadin, Euskal Konfederazioa eta hautetsi taldearekin batera.
1 Ahatsa-Altzieta-Bazkazan
2 Aiherra
3 Ainhize-Monjolose
4 Aiziritze-Gamue-Zuhazti
5 Aldude
6 Aloze-Ziboze-Omize Gaine
7 Amenduze Unaso
8 Anhauze
9 Arrosa
10 Azkaine
11 Baigorri
12 Baiona
13 Banka
14 Behorlegi
15 Bidarrai
16 Donamartiri
17 Donapaule
18 Duzunaritze-Sarasketa
19 Ezpeleta
20 Gabadi
21 Gamarte
22 Getaria
23 Haltsu
24 Hazparne
25 Hiriburu
26 Irulegi
27 Isturitze
28 Itsasu
29 Izpura
30 Lakarra
31 Lasa
32 Lekorne
33 Lekunberri
34 Lexantzü-Zunharre
35 Ligi-Atherei
36 Luhuso
37 Makea
38 Mendibe
39 Miarritze
40 Ortzaize
41 Ozaze-Zühara
42 Sara
43 Senpere
44 Suhuskune
45 Uhart-Hiri
46 Urepele
47 Urruña
48 Uztaritze
49 Ziburu