argia.eus
INPRIMATU
48 urteko gizonezko bat atxilotu du Ertzaintzak Zarautzen, eraso matxistak egiteagatik
  • Urtarrilaren 10 gauean Ertzaintzak 48 urteko gizon bat atxilotu du Zarautzen, bere bikotekideari eraso egiteagatik.

2021eko urtarrilaren 12a

Gaueko 21:30etan jo zuen Ertzaintzak Zarauzko etxe horren aldaba, udaltzainek adierazi baitzieten etxe barruan erasoak izan zirela. Ertzaintzaren informazioak adierazi duenez, gizonak ireki zien atea eta barruan kolpe nabarmenak zituen emakume bat ikusi zuten. Emakumeak adierazi zuen zauria gizonak eragin ziola eta urteak zeramatzala erasoak eta tratu txarrak jasaten. Emakumea anbulategira joan zen ertzaintzak lagunduta eta gizona atxilotu egin zuten.

"Droga trafikoa" ere leporatu dio Ertzaintzak

Etxebizitza barruan 410 gramo haxix eta 373 gramo marihuana aurkitu zituen Ertzaintzak eta droga trafikoa egotzita ere atxilotu zuten.

Urtarrilaren 11n eraman zuten gizona epailearen aurrera.