argia.eus
INPRIMATU
4.600 haur, 18 herri eta 30 egitura ezberdinek, “Pantailarik gabeko desafioa” batuko dute
  • Urruñako San Frantzisko Xabier ikastetxeak iaz  egindako “Pantailarik gabeko 10 egunen desafioaren” ondotik, aurten 4.600 haur, 18 herri eta 30 egitura ezberdin batuko dituen “Pantailarik gabeko desafioa” aurkeztu zuten joan den astean Hendaian.

Antxeta Irratia 2018ko maiatzaren 15

Desafioa bihar hasi eta, hilaren 24a bitartean izango da. Joan den urteko ekimenaren bilana ezinhobea izan zela esplikatu digute Urruñako San Franzisko Xabier ikastetxeko irakasleek. Eta oroitarazi dute, ekimen sinbolikoa baino gehiago dela, eta zein garrantzitsua den 12 urte arteko haurrengan  pantailak ahal bezainbeste urruntzea.

Helburu horrekin aurtengoan beraz, ekimena zabaldu nahi izan dute, eta ekimen hontan, Euskal Herriko, Biarnoko, Vendeako edota Pariseko herriak ordezkatzen dituzten, eskola publiko eta pribatu, mediateka, museo, elkarte edota CAF bezalako egiturek ere parte hartuko dute desmartxa hontan.

Gure eskualdean, pantailak 10 egunez alboratzeko erronka onartu duten 1.000 haur inguruk parte hartuko dute. Hendaiako Saint Vincent eskola eta kolegioko 608 ikaslek, eta Urruñako Kimua haur eskolako 21 haur eta haien 10 familiek, eta joan den urtetik errepikatzen duten San Frantzisko Xabier ikastetxeko 332 ikasleak.

Albiste hau Antxetak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.