argia.eus
INPRIMATU
44 emanalditik bi bakarrik euskaraz Donostiako DFeria Arte Eszenikoen jaialdian
  • Donostiako Udalak eta Donostia Kulturak antolatzen dute jaialdia. Gainontzeko emanaldiei dagokienez, 25 gazteleraz izango dira eta 17 testurik gabeak.

Irati Irazusta Jauregi 2023ko otsailaren 14a

Hilabete barru hasiko da DFeria Donostian, Arte Eszenikoen nazioarteko jaialdia. 28 obra eta 44 emanaldiko programazioa aurkeztu dute antolatzaileek; horietatik bi baino ez dira izango euskaraz. Gainontzeko emanaldien hizkuntzei dagokienez, 24 gazteleraz izango dira eta hamalau testurik gabeak. Lurtarrok eta Los Perros izeneko obrak dira euskaraz eskainiko dituztenak.

DFeria Arte Eszenikoak jaialdiaren XXIX. edizioa izango da aurtengoa, Donostiako Udalak eta Donostia Kulturak antolatuta. Martxoaren 13tik 16ra ospatuko da Donostiako hainbat aretotan.

Antolatzaileen esanetan, feriaren helburu nagusia arte eszenikoen merkatua bizkortzen laguntzea da, "arreta berezia eskainiz Euskal Herriko konpainiak bultzatzeari".