argia.eus
INPRIMATU
43 nazionalitatetako 2.000 lagunek hartu dute parte elkarrekin bazkaltzeko ekimenean
  • Herrikideen arteko elkarbizitza sustatzeko, ezezagunari buruzko aurreiritzi eta estereotipoak apurtzeko eta Euskal Herrira migratu duten familiak gizartean saretzeko helburuz, 239 bazkari egin dituzte asteburu honetan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako etxeetan.

Mikel Garcia Idiakez @mikelgi 2017ko azaroaren 20a

Seigarren urtez antolatu du SOS Arrazakeriak “Bizilagunak” egitasmoa, Zurrumurruen Aurkako Sarearen barruan. Positibo baloratu dituzte zifrak: guztira 43 nazionalitate, 2.000 lagunez osatutako 478 familia eta 239 bazkari, kultura eta bizipenak partekatuz elkar ezagutu eta bizikidetza hobetzeko.

Abenduan, festa

Gipuzkoa Solidarioaren VIII. gala ere prestatu dute abenduaren 2rako, Kursaal jauregian. Asmoa da “Bizilagunak” ekimenean parte hartu duten pertsona guztiak festa giroan elkartzea.

Argazkiak: goikoa, Errenterian ateratakoa eta azpiko biak, hurrenez hurren, Basaurin eta Hernanin.