argia.eus
INPRIMATU
Gipuzkoako Txapelketa 43 bertsolarik hasiko dute datorren igandean
  • Irailaren 20an Beasaingo Usurbe antzokian hasiko den txapelketan 43 bertsolarik hartuko dute parte. Abenduaren 20an jokatuko da finala Donostiako Ilunben. Saioetarako sarrerak salgai daude.

Bertsozale.eus @bertsozale 2015eko irailaren 14a
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren aurkezpena egin zuten irailaren 12an Beasaingo Igartza jauregian. Bertan izan dira txapelketako parte-hartzaileak, baita babesle eta laguntzaileak ere.

Udaberrian abiatu zen Gipuzkoa Bertsotan, 74 bertsolarirekin. Sailkapen fasetik 30 bertsolarik lortu zuten Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako txartela. 30 horiei, duela lau urteko txapelketan finalaurrekoetara sailkatzea lortu zuten beste 13 bertsolari gehitu zaizkie; osotara, 43 bertsolarik hasi dute txapelketa. Horiez gain, 9 gai-jartzaile, 19 epaile, hiru idazkari eta laguntzaile ugari izango dira txapelketan lanean.

Hiru hilabetez 15 saio jokatuko dira Gipuzkoan barrena: sei final zortziren, bost final laurden, hiru finalaurreko eta finala. Lehen saioa irailaren 20an jokatuko da Beasaingo Usurbe antzokian. Hortik aurrera, ia astero izango da dira saioak, fasetik faserako asteburuetan izan ezik.

Aurtengo Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa abenduaren 20an amaituko da Donostiako Ilunben egingo den finalarekin. Bertan, sailkatzea lortu duten zortzi bertsolarik hartuko dute parte.

Bertsolarien zerrenda

Lehen fasetik hasiko direnak:

Jon Maia Soria
Ander Lizarralde Jimeno
Mikel Artola Izagirre
Unai Muñoa Amundarain
Haritz Casabal Pikabea
Asier Azpiroz Iztueta
Ibai Esoain Arruti
Iñaki Gurrutxaga Zubimendi
Oihana Iguaran Barandiaran
Gorka Azkarate Torner
Arkaitz Oiartzabal Agirre
Beñat Iguaran Amondarain
Ane Labaka Mayoz
Nahikari Gabilondo Mendizabal
Xabier Sukia Etxeberria
Manex Mujika Amunarriz
Aratz Igartzabal Bidegain
Gemma Urteaga Garmendia
Unai Gaztelumendi Arandia
Egoitz Eizagirre Aduriz
Manu Goiogana Bengoetxea
Maider Arregi Markuleta
Unai Mendizabal Jauregi
Eli Pagola Apezetxea
Haritz Mujika Lasa
Amaia Iturriotz Etxaniz
Aitor Irastortza Fadrique
Iñigo Gorostarzu Etxebeste
Eneritz Artetxe Eizagirre

Antton Fernandez Lasa

Aurreko txapelketatik sailkatutako bertsolariak:

Agin Laburu

Alaia Martin

Beñat Gaztelumendi

Iñaki Gurrutxaga

Iñigo Mantzizidor "Mantxi"

Jexux Mari Irazu

Jokin Uranga

Jon Martin

Nerea Elustondo

Unai Agirre

Beñat Lizaso

Felix Zubia

Iban Urdangarin

Sarrerak eta jarraipena

Dagoeneko saioetarako sarrerak salgai daude, www.bertsosarrerak.eus webgunean. Ohi bezala, Bertsozale Elkarteko bazkideek prezio berezia izango dute sarreretan. Halaber, finala ezin ezik saio guztietarako balio duen bonua ere salgai dago internetez.

www.bertsozale.eus webguneak Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren informazio osoa eta eguneratua eskainiko du. Horrez gain, www.bertsoa.eus atariak eta ETBko Hitzetik Hortzera telebista-saioak horren gaineko jarraipen berezia egingo dute.

Sare sozialetan ere Gipuzkoako Bertsozale Elkartearen profilen bitartez segimendua egingo zaio Gipuzkoako Bertsolari Txapelketari: @GBertsozale Twitterren eta Gipuzkoako Bertsozale Elkartearen Facebookean. Twitterren #GBT15 traola erabiliko da.