2004 eta 2007an gertatutako kale borroka kasuak leporatzen dizkiete Jose Javier Oses eta Iñigo Gulinari. Leporatzen zaizkien kale borroka kasuak Nafarroako hainbat herritan egozten dizkiete. Horregatik, Osesi 23 urte eta erdi eta Gulinari 18 urteko kartzela zigorra eskatzen diete.
Oses, poliziaren aurrean deklaratzeari uko egin zion; instrukzio epailearen aurrean adierazi zuen ez duela zerikusirik gertatutakoarekin eta poliziek bere “burua erruztatzera behartu” zutela.
Gulinak ere bere parte hartzea ukatu du eta bere atxiloketan konorterik gabe geratu arte “jipoituta eta mehatxatuta” izan zela adierazi du. Kolpe eta mehatxuen helburua bere burua erruztatzea zuten baita “beste batzuei ekintzak egoztea” ere. Epaiketan adierazi du sinatu egin zuela “ezin nuelako gehiago”.
Pasa den uztailaren 1ean epaiketa honen aurkako manifestazioa egin zuten Burlatan eta nabarmen geratu zen atxilotutako guztiek adierazi zutela torturak jasan zituztela.
Manifestazioaren erreportajea egin zuen Ahotsa.infok: