2009an bigarren etxebizitzak eta etxe hutsak 42.000 ziren Ipar Euskal Herrian, Lurra eta Etxebizitzaren Aldeko Kolektiboko kideek emandako datuen arabera. Duela 40 urte 14.000koa zen kopurua, datu ofizialek erakusten dutenez. Gara egunkariak jaso ditu kolektiboko kideen ondorioak. "Datu ofizialen arabera, espekulazioak gure herria jaten du", adierazi zuten Inge Arinek eta Aña Andiazabalek atzo Baionan emandako prentsaurrekoan.
"Zerbait aldatu nahi bada, aterabidea herriko etxeen eta euskal biztanleen esku dago", gehitu zuten Lurra eta Etxebizitzaren Aldeko Kolektiboko kideek. Arazoaz hausnartu eta aterabideak bilatu asmoz, martxoan biltzar irekia egingo dute.
Informazio gehiago:
Espekulazioaren aurkako uda Ipar Euskal Herrian. (2012ko iraila)