argia.eus
INPRIMATU
40.000 pertsona bildu dira Lekeition euskal eskola publikoaren alde
  • Euskal eskola publikoa hezkuntza sistemaren erdigunea izatea aldarrikatu zuten EHIGEko kideek.

Asier Gonzalez de San Pedro @asiertxiki98 2018ko ekainaren 04a
27. jaiaren hasiera ekitaldia (Argazkia: EHIGE)

40.000 pertsona bildu ziren atzo Lekeition Eskola publikoaren 27. jaia ospatzeko.  “Zapran Gagoz” lelopean ospatu zuten jaia eta hurrengo urteko antolatzaileari eman zioten lekukoa, Errenteriari.

Egun osoko egitaraua prestatuta zegoen eta hainbat ekintza egon ziren, ume eta gazteei bideratutakoak batez ere: Pirritx, Porrotx eta Marimotots, ohial akrobazia tailerrak, kontzertuak…

Aldarrikapenak ere egon ziren. Ana Puentek, EHIGEko buruak, Eskola publikoak hezkuntza sistemaren ardatz izan behar duela adierazi zuen, euskara eta kalitatezko irakaskuntza bat bermatzen duelako. EHIGEk hezkuntza sistemaren diagnostiko sakona egitea eskatzen du eta eskola  publiko eta kontzertatuen finantzazio sistema berri bat sortzea.

Antolatzaileek balorazio oso positiboa egin zuten eta uste baino jende gehiago gerturatu dela adierazi zuten. Arratsaldean eguraldiak txarrera egin arren, ez zen eragozpena izan egitarauarekin jarraitzeko.