argia.eus
INPRIMATU
4.000 migratzaile baino gehiago bizitza hobeago baten eske
  • Iragan berri dugun 2019. urtean, migrazio egoeran diren pertsonen etorrerak ez du etenik izan.

Antxeta Irratia 2020ko urtarrilaren 07a
Inor ez dela ilegala aldarrikatzeko mobilizazioa Donostian (Argazkia: Irungo Harrera Sarea)

Irun eta Hendaia-Pausu arteko mugetan ez da 2018ko zifretara heldu migratzaileen joan-etorria. Baina Irungo Harrera Sareak jakinarazi duenez, 4.000 migratzaile baino gehiagok zeharkatu dute muga bizitza hobeago baten eske.