Euskal presoei ezartzen zaizkien “salbuespen egoerak bukatzeko” eskatu zuten 4.000 lagunek asteburuan. Guardia Zibilak kontrol ugari ezarri zituen, baina espetxe guztietara ailegatzea lortu zuten.
75 autobusetan sartutako 4.000 euskal herritarrak euskal presoak dauden Espainiako eta Portugalgo espetxe guztietara heldu dira asteburuan, baita Bretainiako Rennes kartzelara ere –Lorentxa Gimon dago bertan, larriki gaixorik dagoen presoa–.
Protesten bidez eskatu zuten presoak Euskal Herriratzea, gaixorik dauden presoak askatzea, eta euskal presoek legedi arrunta erabili ahal izatea onura penitentziarioak lortzeko. “Ezinbestekoa da askatasuna, demokrazia eta kanpoko inposiziorik gabeko erabakiak lortzeko”, adierazi zuten kartzelen atarietan irakurritako testuan. “Euskal Presoen etxeratzea lortzeko erabateko konpromisoa dugu; izan ere, ez gara aske izango haiek gabe, eta beraiek ez dira aske”.
Guardia Zibilen kontrolak
Guardia Zibilak oztopoak jarri zizkien hainbat kartzeletara joan ziren euskal herritarrei; kontrol ugari ezarri zituzten errepideetan, eta Ezker Abertzaleak salatu zuen Guardia Zibilak hainbat lagun identifikatu zuela kartzelaren kanpoaldeari argazkiak ateratzeagatik.
Dena den, kartzela guztietara ailegatzea lortu zuten protestan parte hartu zutenek, eta euskal presoek aukera izan zuten elkartasun keinuak entzuteko kartzelen atarietan egin ziren ekitaldien bidez.
Mientras ciudadania de #Euskalherria quiere PAZ #España y #GuardiaCivil plantea la guerra en visita a pres@s #Abian pic.twitter.com/9OX4FlFfuY
— r (@rsanturtzi) February 20, 2016
Faxista espainiarrak martxetara batu dira pikoloen babespean. argazkia: @aitziarrasate #Abian #PresoakEtxera pic.twitter.com/0UcwI7vAvB
— EH askatuta!★☭ (@Euskalherriaske) February 20, 2016
225 goierritar Zueran (zaragoza) #abian #presoaketxera #amnistia #goierri pic.twitter.com/4EGpl6LyyM
— Beñat Hach Embarek (@hatxen) February 20, 2016
Gure oihu eta maitasunaaa algeciraseko espetxean! #presoaketxera #espetxeakapurtu #abian pic.twitter.com/OGfUKmud6p
— xibo (@bizibixi) February 20, 2016
Gaur Donostiatik Navalcarnero,Ocaña eta Segoviako espetxeetara mezu argia: maite zaituztegu!!! #PresoakEtxera #Abian pic.twitter.com/srQcEbF2Zd
— Sortu Donostia (@SortuDonostia) February 20, 2016
Lizarra, Gares, Tafalla eta Tutera #abian Burgoseko espetxera iritsi berri #presoaketxera pic.twitter.com/2msIwT50vf
— LizarraldekoInfo (@LizarraldekoInf) February 20, 2016
Lorentxa askatu!!#Rennes #PresoakEtxera #Abian pic.twitter.com/3itKaxc5ks
— nagorgorita (@nagorgorita) February 21, 2016
Euskal Herria #abian PRESOAK ETXERA!! #Murcia pic.twitter.com/MxWTWMlbR7
— PRAKAGORRI EH (@prakagorrieh) February 21, 2016
Almeriako kartzelaren aurrean#Larrabetzu #munguia #txorierri#abian #presoaketxera pic.twitter.com/br22Va6189
— I Gaztelu (@igaztelubilbao) February 21, 2016
Lea-Artibai Alcalá-Mecon, zutik eta #abian#presoaketxera pic.twitter.com/rIj3pANboO
— Gaizka Rakol (@bozgorailua) February 20, 2016