argia.eus
INPRIMATU
4.000 euroko isuna proposatu dute Sanferminetako bortxatzailearen aldeko pankarta jartzeagatik
  • Estadiora sartzea ere debeka dakieke pankarta paratu zutenei, Indakeria, Espainiako Xenofobia eta Intolerantziaren Kontrako Kirol Batzordeak eskatuta.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2017ko otsailaren 17a
Sadar futbol zelaian zabaldutako pankarta (argazkia: Euskalerria Irratia).

Sanferminetako talde bortxaketaren ustezko egileetako baten ezizena da 'Gordo'. Sevillako zale zenbaitek izen hori idatzita zeukan bandera bat zintzilikatu zuten Sadarreko harmailan, urtarrilaren 22an Osasunak eta Sevillak jokatu zuten partidan.

Hautsak harrotu zituen gertaerak: Iruñeko Udalak, Nafarroako Parlamentuak eta Gobernuak gaitzespen agiriak kaleratu zituzten.

Orain, Indakeria, Xenofobia eta Intolerantziaren Kontrako Estatuko Kirol Batzordeak gertatutakoa ikertu, eta 4.000 euroko isuna proposatu du, baita leloa paratu zuten horiei Sadarrera sartzeko debekua ezartzea ere. 

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.