argia.eus
INPRIMATU
40 urteko ihesaren ostean hil da Txetxu Urteaga azkoitiarra
  • Jesus Ricardo Urteaga Txetxu azkoitiar deportatua zendu da ostegun honetan Venezuelan, minbiziaren ondorioz. 1979an egin zuen ihes Azkoititik eta 1984an atxilotu zuten Frantzian. Urte berean, maiatzean Venezuelara deportatu zuten. Han bizi izan da orain arte, minbiziak hil duen arte.

ARGIA @argia 2020ko apirilaren 03a

Sortu alderdiak “maitasuna eta elkartasuna” adierazi dio Urteagaren familiari. Modu berean, elkartasuna helarazi die “euskal iheslari zein deportatu guztien familiei nahiz oraindik espetxea eta deserria pairatzen ari direnei”. 

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak doluminak helarazi dizkio ere familiari: “Jesus Ricardo Euskal Herrira itzuli ahal izan gabe hil izana salatzen dugu”.

AAEA mugimenduak deportazioa zigor ezezaguna dela gogorarazi du: “Kartzelan egon ez arren, deportatuak linbo legal batean bizi dira, pasatako urteak pasata ere, zigorra ez baita inoiz bukatzen”.