1979an ospatu zen lehen aldikotz Nafarroaren Eguna Baigorrin. Guti batzuek sinesten baitzuten hortan : Euskal kultura, Nafarroa, Euskal Herria, Euskara… Ez zitekeen erretx, bainan lotu dira, lotu gira, belaunaldiz belaunaldi, harremanak sortuz, loturak garatuz. Baigorri euskaldeko mugimendu baten erakusleiho bilakatuz, nahikeri baten iraupenaren eta kultur transmisioaren lekuko bilakatuz.
Bakearen bidea, herri kontsulten bidea, elkarlanaren bidea, elkartasunen bidea. Hori ere ospatzen dugu, gure xokoan bakarrik beha egon ordez elgarrekin mundua iraultzeko eta alaitzeko dugun gaitasuna. Joaldun burunbalariak gira, momotxorro tropak, zigante dotoreak, txerrero eleganteak.
Apirilaren 29an, 40. aldikotz denak Baigorrira gomit zirezte, egitarau pollita prestatu dautzuegu!
Albiste hau Enbatak argitaratu du eta Creative Commons lizentzari esker ekarri dugu.