argia.eus
INPRIMATU
40 gazteren kontrako epaiketaren hirugarren eguna eta lehen faseko azkena
  • Hiru zatitan banatutako epaiketaren lehen faseko azken eguna dute gaur Segiko izateaz akusatutako 40 gazteek. Azken hamabi geratzen dira deklaratzeko, eta atzo, astelehenean bezalaxe, tratu txarrek eta buruz ikasi beharreko deklarazioek hartu zuten lekua Espainiako Auzitegi Nazionalean.

Itsaso Zubiria Etxeberria 2013ko urriaren 16a
Lehen faseko azken eguna dute 40 gazte epaituek (Argazkia: naiz.info).

Atzo deklaratu zuten hainbat gaztek poliziaren esku egon bitartean jasandako torturak eta mehatxuak salatu zituzten. Presiopean egindako deklarazioak izan zirela azaldu zuten, eta epailearen aurrera joatean guztia ukatu zutela.

Testigantza gogorrak entzun ziren bigarren egunez Auzitegi Nazionaleko gelan, eta zenbaitek egun horiek gogoratuta ezin izan zion negarrari eutsi.

Guztiek ukatu zuten fiskaltzaren akusazioa: talde terroristako kide izatea. Bestalde, aldarrikatu zuten ekintza politiko eta publikoetan parte hartu izana eta gazte asanbladez, festa batzordeez, jaialdiez, aisialdiko taldeez edo ikasle sindikatuez hitz egin zuten.

Twitter bidez #libre, #ElkartasunetikKonpromisora eta #libreMadrildik etiketen bidez segi daiteke epaiketa zuzenean.