Ospitaleetan dagoen material eskasiari aurre egin asmoz, 3D inprimigailuak dituzten herritarren artean materiala sortu eta osasun langileei emateko ekimenak abian jartzen ari dira.
Koronabirusaren aurkako Euskadiko Maker-en Komunitatea lanean ari da. Laster gaixoentzat arnasgailuak egingo dituztela iragarri badute ere, oraingoz langileentzat biserak egiten ari dira, langileek berek onartutako diseinuekin. Aldi berean, 3D inprimigailuak dituzten herritarrei dei egin diete ekarpena egitera. Horretarako, beren webgunean jarri dituzte planoak.
Horrez gain, sarean zabaltzen ari dira bestelako metodoak ere baliatuz osasun langileentzat materialak prestatzeko ekimenak.
— andermg #OrainPresoak (@andermgt) March 20, 2020