Epizentroa Eguesibarren izan du eta gaueko 22:45etan dardarazi du lurra. Ordu erdiko tartean bi erreplika gertatu dira, 3,2 eta 2,7 gradukoak.
Herritarrek bereziki lehenbiziko astinaldia sentitu dute. Noticias de Navarra-ren arabera Iruñerrian ez ezik Tafallan edo Irurtzunen ere nabaritu da. Berria-k jaso duenez, hainbat herritarrek deitu dute SOS Nafarroara informazio eske, baina ez dute kalteen berririk jaso.
Iruñerria, lurrikaren lurralde
2017 urteko matxoaz geroztik intentsitate gutxiko lurrikara ugari gertatu dira Iruñerrian. 2020ko abuztukoak izan ziren intentsitate handieneko biak, Richter eskalan 4,6 eta 4,4 gradukoak, epizentroa Lizoainen izan zutenak.