Juana Josefa Goñi eta haren sei seme-alabaren hezurrak aurkitu ditu Aranzadik Malerrekako bailarako putzu batean, Nafarroan. Gazteluko etxetik ihes egin eta mendian ezkutatuta zen Goñi (haurdun) seme-alabekin, 1936ko abuztuan, hil eta lurperatu zituzten arte.
Pako Etxeberria Aranzadiko auzitegiko medikuak azaldu du familia “jakinaren gainean” dagoela eta azterketa genetikoak falta diren arren Sagardia Goñi familiaz ari direla, “zalantzarik gabe”.
2014ko abenduan espeleologo talde batek putzua miatu ostean 2008an desagertu zen Iñaki Aldart gaztearen gorpua aurkitu zuen. Ez zen Sagardia Goñitarren arrastorik izan orduan.
Jose Mari Esparzak maiatzean aurkeztu zuen sendiaren inguruko liburua, egia azaleratzearren: Osina. Zer gertatu zen Sagardia familiarekin?. Senitartekoak aurkezpenean izan ziren.