argia.eus
INPRIMATU
1936ko Gerrako zazpi gorpuzkin aurkitu dituzte Burutaingo hobian
  • 1938an San Kristobalgo espetxetik ihes egindako zazpi lagunen gorpuzkinak dira Burutainen (Nafarroa) aurkitu dituztenak.

Lukas Barandiaran San Roman 2017ko apirilaren 18a
Burutaingo indusketa lanak eta atzean bisitariak. (Arg.: Euskalerria Irratia) Burutaingo indusketa lanak eta atzean bisitariak. (Arg.: Euskalerria Irratia)

Aranzadi Zientzia Elkarteko lantaldeak hilaren 12tik 13ra egin ditu gorpuzkinak ateratzeko indusketa lanak. Euskalerria Irratiak eman duen albistearen arabera, jarduera hori Nafarroako Gobernuak memoria historikoa bultzatzeko antolatu dituen ekintzen artean dago.

Indusketa lanek iraun duten bitartean bisitari ugari izan dira han. Besteak beste Martin Laguardia, lurperatzeen lekuko izan zena haurra zenean. Haren jarraibideei esker topatu dituzte gorpuzkinak. Montserrat Sanz segoviarra —hildako preso baten biloba—, eta batxilergoko 60 bat ikasle ere izan dira indusketak ikusten.