argia.eus
INPRIMATU
3.660 milioi euro gastatu ondoren Shellen Artikoko zulaketak bertan behera
  • Shell petrolio enpresa frantsesaren AEBetako zuzendariak amaitutzat eman ditu Artikoan egiten ari ziren zulaketak. Bilaketetan espero zutena baina petrolio eta gas gutxiago aurkitu dute.

Martin Mendizabal Garai @mendigarai 2015eko irailaren 28a
Uztailaren 30ean Shell enpresak hasi zituen zundaketak gelditu dituzte (Argazkia: The Guardian)

Shellek 7.000 milioi dolarreko (6260 milioi euro) inbertsioa egin du eta horietatik 4.100 milioi dolar (3660 milioi euro) galduko dituela estimatzen da. Azken hilabeteetan enpresa frantsesaren galerak medio, akzionisten presiopean izan da.

Marvin Odum, AEBtako Shell enpresako zuzendariak proiektuaren porrota onartu du: “Indusketa proiektua etsigarria izan da”.

Greenpeace erakunde ekologistak adierazi du petrolio enpresen galera dela: “Beraiek milaka milioi dolar dauzkaten bitartean, guk milioika pertsonako mugimendua daukagu. Duela hiru urtetik petrolio enpresen aurka gabiltza eta mugimenduak irabazi egin du”.

Zulaketak uztailaren 30ean hasi ziren. AEBtako Erakunde Geologikoak esan zuen munduko ustiatu gabeko petrolioaren %13 egon zitekeela Artikoan.