36 urteko kartzela zigor eskaera Esako urtegiko lanen aurka protesta egiteagatik

  • Fiskaltzak bi eta sei urte arteko kartzela zigorra eta 22.020 euro arteko kalte ordainak eskatu ditu zortzi inputatuetako bakoitzarentzat. 8 de Yesa plataforma sortu dute inputatuen egoeraren berri emateko.


2015eko abenduaren 14an - 11:34
2012an Artiedan (Aragoi) Esako urtegiaren handitze lanetarako abiatutako desjabetzeen aurka protestan ari zirenei oldartu zitzaien Guardia Zibila.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

2012an Artiedan (Aragoi) Esako urtegiaren handitze lanetarako abiatutako desjabetzeen aurka protestan ari zirenei oldartu zitzaien Guardia Zibila. Errepidean elkartu ziren modu baketsuan, baina desjabetze aktak exekutatu behar zituzten Ebroko Komisio Hidrografikoko funtzionarioek aurrera egin ezin izan zutenean, Guardia Zibilak manifestarien aurka egin zuen. Hainbat zauritu egon ziren, eta nahiz eta Guardia Zibilak atzera egin, hilabete batzuen buruan zortzi pertsonek salaketak jaso zituzten protestaren egunean identifikatu ez bazituzten ere.

Desordena publiko, autoritatearen aurkako atentatu eta lesioengatik inputatu dituzte Arriel Dominguez, Oscar Ara, Sergio Palacin, Chesus Maria Royo, Miguel Palacín, Jorge Luis, Alex Ubieto eta Javier Lopez. Kargan parte hartu zuten hamasei Guardia Zibilen aurkako salaketa, ordea, artxibatu egin zuen Zaragozako Auzitegi Probintzialak. Gobernuaren ordezkariak adierazi zuen ez zela kargarik izan, Guardia Zibilak “bidea ireki” zuela soilik. Esako zortziek azaldu dute ez zela abisurik izan eta poliziek bat-batean eraso zietela.

Artiedako herritarrek Rio Aragon elkartearekin batera urteak daramatzate Esako urtegiaren handitze lanen aurka borrokan.  Proiektua 1985ean aurkeztu zuten, eta 2001ean martxan jarri. Ordutik hona urtegiaren inguruko lurrak desjabetzen aritu dira. Chema Royok, inputatuetako batek, 2012an Artiedan gertatutakoa desjabetze masiboa izan zela adierazi du La Directari eskainitako elkarrizketan.

Hiru urteren ostean 8 de Yesa plataforma sortu dute dirua bildu, inputatuen egoeraren berri eman eta herritarrei elkartasuna eskatzeko. Plataformaren webgunean kargaren bideoak eta  materialak aurki daitezke. Baita inputatuen aldeko manifestua sinatzeko aukera ere. Zenbait alderdik babesa adierazi die Esako zortziei, eta Zaragozako Udalak euren aldeko mozio bat onartu du Zaragoza en Común, CHA, PSOE eta Ciudadanosen babesarekin.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Esa urtegia
Zangozako Muga meategia ustiatzeko baimena bertan behera utzi du epai batek

Nafarroako Justizia Auzitegiak bertan behera utzi du Nafarroako Gobernuak Geoalcali enpresari potasa ustiatzeko emandako baimena, Sustrai Erakuntzak eta Ekologistak Martxanek jarritako helegitearen ondoren.


Esa urtegia handitzeko lanak, geldirik

"Segurtasun faltagatik" geldirik daude Esa urtegia handitzeko lanak Rio Aragon Elkartearen esanetan. Lan horien kontratua eteteko eta proiektua berrikusteko eskatu du talde horrek. "Bideragarritasun eza" onartzeko eskatu diote Ebroko Ur Konfederazioari. 


2023-09-29
Esa urtegiaren handitzea 2027rako bukatu nahi dute

Lanak duela 22 urte hasi ziren, baina urtegiaren eraikuntzak hamaika arazo izan ditu, eta oraindik lanek atzera-aurrera jarraitzen dute. Rio Aragón elkartearen eskaerari erantzunez, lanak 2027an bukatzea aurreikusten duela erantzun du CHE Ebroko Konfederazio... [+]


Satelite bidez ere Esako urtegia desegonkorra dela ohartarazi dute

Ikerketa geologikoek behin baino gehiagotan ohartarazi dute, eta, orain, satelite bidezko zaintzatik heldu da abisua: Esako urtegia ez da egonkorra. Copernicusek, Lurra behatzeko Europako Batasunak abian jarritako programak, "mugimendua" antzeman du urtegiaren... [+]


Alfredo Ollero Ojeda
“Ibaiak haien ibilguetan gero eta sakonago hondoratzen ari dira”

Euskal Herria zeharkatzen dutenen artean ibairik handiena da Ebro. Haren ertzean mintzatu gara, Ollero bizi den Zaragozako sarreran, lertxunaren ibili geldoa, txorien kanta zoroa eta ibaiaren emari barea lagun, udaberria 33 gradura lehertu den arratsaldean, zorionez arbolen... [+]


Esako urtegia ez handitzea aholkatu du Ingeotyc geologia enpresak

Urtegiaren eskuin hegalak desegonkor jarraitzen duela eta, beraz, arrisku maila bat dagoela ondorioztatzen du. Txostena Ingeotyc enpresako Valentin Ibarra eta Tomas Morales geologoek egin dute Zangozako Udalaren enkarguz.


Remirezek dio Espainiako Gobernua zorroztasunez ari dela Esako urtegian, lanak hasi eta 22 urtera

Nafarroako Gobernuko lehendakariorde Javier Remirezek azalpenak eman zituen Nafarroako Legebiltzarrean, duela hamabost hilabete amaitu baina orain arte plazaratu gabe egon den presaren segurtasunaren inguruko ikerketa baten harira. Ikerketa Espainiako Gobernuaren enkarguz egin... [+]


Esa-ko urtegia handitzeari oniritzia eman dio Trantsizio Ministerioaren txostenak

Azkenean agertu da “galduta” ibili den Esako urtegiko segurtasunari buruzko Espainiako Gobernuaren txostena eta urtegiko lanekin aurrera jarraitzea ahalbidetzen du


Esako urtegiari buruz Espainiako Gobernuak enkargatutako txostena galdu dela salatu dute

Espainiako Bide Ubide eta Kaietako ingeniarien Kolegioari egin zion enkargua Espainiako Gobernuko Trantsizio Ministerioak, ikusteko urtegiaren bideragarritasunaz erakundeak zer zioen.


Zaraitzuko urak Esara eramateko proiektua bertan behera utzi dute

Nafarroako Pirinioetako Aizpurgi herrian presa bat eraiki eta lur azpiko kanal baten bidez ura Esa urtegira eramateko proiektua kendu egin du Ebroko Konfederazio Hidrografikoak bere plan hidrologikotik.


Analisia
Nafarroako urtegiak minimoen azpitik: zer utzi du agerian lehorteak?

Euskal Herriko hainbat tokitan izan dugun uda idorra ari da nabaritzen jadanik. Ebroko Konfederazio Hidrografikoak (CHE) jasotako datuen arabera, Nafarroan biltegiratutako ura azken hamarkadako batez bestekoaren oso azpitik dago, eta Esako urtegiaren kasuan gehienezko mailaren... [+]


Korrontearen atzetik
Piszinan aurrera eta atzera aspertu egiten dira nonbait, eta 1989ko abenduaz geroztik ibaietan, urtegietan, lakuetan eta itsasoan egin dute igeri. Miño, Ebro, Sil, Bosnia-Herzegovinako Neretva ibaia gerra garaian... Nafarroako Esa urtegia, Eskoziako Ness laku famatua,... [+]

Zein dira Esako potasa meatze erraldoiaren arriskuak?

Espainiako Gobernuak onartu duen Muga proiektuak 1.700 hektareako meatzea aurreikusten du Nafarroako Xabier eta Zaragozako Undués de Lerda udalerrien artean, Esako urtegitik oso gertu. Adituen ustez, besteak beste, inguruko erreka eta akuiferoak kutsatuko lituzke, lurra... [+]


2020-10-23 | ARGIA
“Remirez lehendakariordeak nafarren segurtasuna arriskuan jartzen du”

Esako urtegiaren inguruan eta azken asteetan Nafarroan izaten ari diren mugimendu sismikoez erakutsitako jarrera dela eta, Sustrai Erakuntzak gogor kritikatu du Javier Remirez Nafarroako Gobernuko presidenteordea eta Babes Zibileko arduraduna. Ondorengo lerroetan irakur daiteke... [+]


Esako urtegiaren lanak ez dira geldituko oraingoz

Azken bi egunetan nahasmen handia egon da Esako urtegia handitzeko lanen inguruan. Asteartean Teresa Ribera Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako ministroak esan zuen ez zela urrats bat gehiago aurrera egingo segurtasuna erabat ziurtatu arte. Aturando Esa (Esa Gelditzen)... [+]


Eguneraketa berriak daude