Gure Esku Dagok 100.000 pertsona behar zituen Donostia, Bilbo eta Gasteiz arteko giza katea osatzeko eta, antolatzaileen arabera, azkenean 175.000 pertsona bildu dira igande honetan hiru hiriburuak aise lotuz.
Goizean goizetik hasi da mugitzen jendetza eta mila autobusetik gora abiatu dira herritar taldeak 201,9 kilometroko katera eramaten. Guztira 5.000 boluntario aritu dira antolaketa lanetan. Eguerdian lotu dituzte zapi eta eskuak herritarrek eta Pablo Muñoak Herritarren Ituna deituriko proposamena abiarazi du Donostian; eskuz esku Gasteizeraino iritsi da, Eusko Legebiltzarreraino.
Herritarren Ituna-ren edukia herriz herri jorratu dute Gure Esku Dagoko kideek era partehartzailean eta euskal gizarteko eragileei egiten zaion proposamena biltzen du datozen urteetan euskal gizarteak erabaki eskubidea gauzatu dezan.
Alde horretatik, gaurko ekimenak bultzada berezia eman nahi zion Eusko Legebiltzarra lantzen ari den autogobernu ponentziari, honek Herritarren Itunean esaten dena kontuan har dezan. Agiriak erabakitze eskubidearen aldeko 2.019 arrazoi biltzen ditu. Orain Gasteizen bezala, aurki Ituna Nafarroako Foru Legebiltzarrera ere eramango dutela iragarri du GEDek.
Alderdi, sindikatu eta era guztietako erakundean sostengua izan du giza kateak. EAJ, EH Bildu, Elkarrekin Ahal Dugu, ELA, LAB, ESK, Eilas, Bilgune Feminista, Altsasuko Gurasoak eta, beste sigla eta erakunde ugari izan dira elkarretaratzean. Horien artean, nabarmendu dira Kataluniako ANC eta Òmnium Cultural edo ERC eta CUPeko ordezkariak. PPk eta PSEk ekitaldiaren aurkako jarrera agertu dute eta salatu dute halako ekitaldiekin liskarra pizten dela euskal gizartean eta herritarrak banatu.
Gure Esku Dagoko bozeramaile Jone Amonarrizek eta Angel Oiarbidek irakurri dute ekitaldi bukaerako agiria, Legebiltzarraren aurrean, hurrenez hurren euskaraz eta gaztelaniaz. Bozemaileek azpimarratu dute igande honetako data ez dela oharkabean pasatuko eta datorren ziklo politikoan erabakitzeko eskubidea giltzarri izango dela: “Tresna ezinbestekoa da bizikidetza bermatzeko eta proiektu guztien defentsa ahalbidetzen du”. Denon artean ikusi beharko dela hori nola egin, baina euskal herritarrek ikusten dutela haien indar ahalmena zein den eta hori baliatuko dutela datozen urteetan.
Mezu nagusian keinu egin diete beste borroka eta aldarrikapen ugariri ere, eta erabaki eskubideak guzti horiei eragiten diela azpimarratu dute. Datorren urtean GEDek hausnarketa prozesu bereziari ekingo dio hau guztia nola egikaritu hausnartzeko, baina dagoeneko iragarri dute erabakitzeko eskubidearen aldeko sare iraunkorra bultzatuko dutela.
2014ko ekainean GEDek Durango eta Iruñea lotu zituen 128 kilometroko giza katearekin. Orduan 150.000 pertsona bildu ziren zeregin horretan. Hainbat ekitaldi jendetsu egin ditu GEDek 2013an jaio zenetik, baina bere ekimen esanguratsuenak herrietan Euskal Herriaren etorkizuneko estatus politikoaz egindako kontsultak izan dira; ia 200.000 pertsonak parte hartu dute hauetan. Aurten amaituko da kontsulten fasea, Igeldo, Donostia eta Iruñeko kontsultekin.
"Nazio gisa eskubideak aldarrikatu eta herri oso bat martxan irudikatzeko" deitu dute 2025eko ekainean Bilbon egingo den mobilizazioa. Euskal Herri libre eta kohesionatu bat osatzeko "denen artean eta elkar lagunduz" lan egin behar dela berretsi du... [+]
Aurreko ekainean aurkeztu zuten ekimena Donostian. Maratoiaz gain Iruñean, Donostin, Bilbon eta Gasteizen zuzeneko ikuskizunak izango direla zehaztu dute asteazkenean. Hamabi orduz egongo dira “Euskal Herria irudikatzen”, eta “360 graduko Euskal... [+]
Datozen bi urteetako erronken berri eman du erabakitze eskubidearen aldeko ekimenak larunbatean Bilboko Kafe Antzokian. “Herri libre bat nahi dugu, mugimendua sortu nahi dugu, herria martxan jarri eta elkarlana bultzatu nahi dugu”, adierazi dute.
Gure Esku eta Nafarroa Berriz Altxa elkarteek ekimenak antolatu dituzte lasterketa Euskal Herritik igarotzen denerako. "Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea" aldarrikatu eta "muga artifizialak" auzitan jarri nahi dituzte, besteak beste.
Hiru emakume euskaraz zuzendu zitzaizkien ertzain batzuei, jatetxe batengatik galdezka. Polizietako batek erantzun zien euskaraz bazekiela baina ez zuela erabiliko, eta "popatik hartzera" bidali zituen. Ertzainari plaka eskatu zioten orduan, eta poliziak erdiko hatza... [+]
Trebiñuko herritarrek bizi duten egoera "anakronikoa" salatu zuten igandean.
Frantziako itzuliak duen nazioarteko oihartzuna baliatuko du Gure Eskuk, 'Euskal Herria mundura' izeneko ekimenarekin. Tourreko lehen hiru etapak osoki Euskal Herritik pasako direla baliatuta, "inoiz egin den ikurrinik erraldoiena" zabalduko dute, eta 4.000... [+]
Legealdiz legealdi, estatus politikoaren inguruko eztabaida edo bidea jorratzeko urratsak atzeratzen ari direla azpimarratu du Josu Etxaburu eledunak Eusko Legebiltzarreko batzorde batean: "Konpromisoak eskatzen ditugu hitzetatik harago ekintzak nagusitu daitezen eta herri... [+]
Pirinioetako Bidea ekimena antolatu du Gure Esku-k uztailaren 2rako, Kataluniako eragile sozial soberanista nagusiekin. Asmoa da Atlantikoa eta Mediterraneoa lotzen dituzten gailurrak argiztatuz, nazioarteko komunitateari mezua bidaltzea: irtenbide politiko bat behar dute Euskal... [+]
Asteazkenez bildu ziren Gure Eskuren bozeramaile Amalur Alvarez eta Josu Etxaburu Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko lehendakariarekin. Gure Eskuk Legebiltzarrari dei egin dio erabakitzeko eskubidea arautzeko bidean hainbat konpromiso har ditzan. Uztailaren 2an, Kataluniako... [+]