Astearte eguardian gertatu da istripua. Dirudienez, gidatzen ari zen traktoreak zuhaitz bat jo eta zuhaitzaren eta traktorearen artean harrapatuta geratu da langilea.
Langile bat hil da Adunan (Gipuzkoa), gidatzen ari zen traktorearen eta zuhaitz baten artean harrapatuta. 35 urteko emakumea da hildakoa, eta sagar bilketan ari zen. Dirudienez, traktoreak atzerantz irrist egin, zuhaitza jo eta harrapatuta geratu zen.
Astearte eguardian izan da istripua, eta osasun zerbitzuak eta suhiltzaileak gerturatu direnerako, hilda zegoen langilea. Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.